XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gizon bat hil zen 3. solairutik erori ondoren

DONOSTIA

Pertsona bat hil zen atzo goizean Donostiako Intxaurrondo auzoan, hirugarren solairutik erori eta gero.

Itxaurrondo auzoko Lizardi kalean gertatu zen ezbeharra eta Victorio L.A. hirurogeitamasei urteko donostiarra da hildakoa.

Ezbeharra gertatu bezain pronto ez zen hil ordea.

Dirudienez, estropoz egin zuen balkoian eta horren ondorioz erori zen.

Hautsidura ugari zituen hirurogeitamasei urteko agureak burezurrean eta torax aldean.

Honetaz gain bihotza gelditu zitzaion eta arazo anitz zuen arnasa hartzerakoan.